sábado, dezembro 24, 2005

HAURRIDEAK (Irmaus)

Gizaki asko dabiltza nire ondoan.
Ez ditut ezagutzen. Arrotz zaizkit.
Baina zuri, han, urruti, zaren horri,
basamortuez eta aintzirez haraindi,
sabanez eta uhartez bestaldera,
haurride gisa hitz egiten dizut.
Nire gaua zurea bada,
nire begiei badarie zure negarra,
gure oihuak berdinak badira,
haurride gisa hitz egiten dizut.
Gure hitzak desberdiak izan arren,
eta zu beltza eta ni zuria,
gure zauriak antzekoak badira,
haurride gisa hitz egiten dizut.
Muga guztien gainetik,
horma eta harresien gainetik,
gure ametsak berdinak badira
haurride gisa hitz egiten dizut.
Sorterri-kide gara,
borroka-kide, biok,
nire eskua ematen dizut
haurride gisa hitz egiten dizut.


Poema “Irmaus” de Celso Emilio Ferreiro.
Traducido ao éuscaro por Henrike Knörr.


GORA EUSKADI!!

1 comentário:

patxi zure lagun disse...

Zorionak eta besarkada batez!